sábado, 18 de diciembre de 2021

Gure protagonistak

 

Gabonart hiria da, eta hiri horretan hainbat artisau daude, horiei buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero irakurri hau eta hurrengo sarrerak.
 
    Aurtengoan, 53 artisau biltzen dira Areatzako kaiko karpan. Antolatzaileek gogorarazi dute «gune ezin hobea»  dela «eskulangintzaz gozatzeko, eguraldi txarretik babestuta».
 
    Azokan  diren artisauen ia % 70 bizkaitarrak dira. Gehienak, gainera, urikoak bertakoak. «Horrek agerian uzten du ekimena zein garrantzitsua den Bizkaiko artisauen sektorearentzat, orokorrean, eta Bilbokoarentzat, bereziki: tokiko ekonomia zirkularraren motorra dira», nabarmendu dute Arbasokoek. Euskal Herriko beste lurralde batzuetako artisauak ere dira, eta penintsulatik etorritakoak ere bai.
 
    Zehazkiago, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurralde bakoitzetik ordezkari bat etorri da. Gure mugen kanpotik, berriz, Gaztela-Mantxako, Gaztela eta Leongo, Kantabriako, Asturiaseko, Galiziako, Murtziako edo Kanariar Uharteetako artisauak hurbildu zaizkigu.

    Sektoreka, aurten ehungintza da gremio protagonista: alor horretako 12 artisau  dira. Bigarren tokian, bitxigintza eta zeramika dira, 7 ordezkari banarekin. Jostailuen alorreko 4 profesional  dira. Larrugintzari dagokionez, 3 artisau dira. Taldea osatzeko, beiragintzako 3 artisau, kosmetikako 4, imitaziozko bitxiak lantzen dituzten artisau 2, jostailugintzako 3, eta lore sikuak lantzen dituzten 2 profesional daude. Eta, horiez guztiez gain, zapatagileak, argizaria lantzen dutenak eta koadernaketan aritzen direnak dira. 

    Guztien artean, Areatzako kaia ezin saihestuzko hitzordu bihurtu dute, bai bilbotarrentzat, bai Bizkaiko hiriburura bisitan etorriko direnentzat, garai zail hauetan, non are garrantzitsuagoa bihurtu baita elkartasunaz eta tokian tokikoa kontsumitzearen garrantziaz ohartzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario